Logo de Agendas
Fecha23/03/2023Hora10:00
—
Hora fin11:00
UbicaciónCEIP Legarda HLHI, Arana Goiritar Sabin, 11, Mungia

“La Dictée du Tour” en el colegio público Legarda de Mungia

“LA DICTÉE DU TOUR” MUNGIAKO LEGARDA IKASTETXE PUBLIKOAN Bihar osteguna, martxoak 23, 10:00etatik aurrera, Grand Départ Pays Basque 2023ren baitako ospakizunen artean, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak Christian Prudhomme Frantziako Tourreko zuzendari nagusia hartuko du, honek Mungiako Legarda ikastetxera egingo duen bisitan. Eneritz Iturriaga txirrindulari profesional ohiak lagun dutela, ikastetxe honetan Frantziako lasterketaren inguruko ekitaldi tradizional eta ez hain ezaguna burutuko da: ‘La Dictée du Tour’ (Tourraren diktaketa). Ikasleei Frantziako Tourrarekin eta haren ondarearekin lotutako testu bat diktatzean datza ekitaldi hau. Ikasgeletan egingo den diktaketaz gain, bizikletarekin zerikusia duten hainbat jarduera ere egingo dira ikastetxeko patioan. EGUNA: martxoak 23, osteguna ORDUA: 10:00etan hasita (batez ere TB eta hedabide grafikoentzat) LEKUA: Legarda HLHI, Mungian Arana Goiritar Sabin, 11 -Mungia GPS 43.35151977860785, -2.8422187261850693

Copiar
Incrustar
Imprimir
Mostrar QR
Añadir al calendario