Logo de Agendas
Fecha10/11/2023Hora09:00
—
Hora fin10:00
UbicaciónJesus Guridi Musika Kontserbatorioa, Konstituzio Plaza, 9, Gasteiz

Jornada Eskola Hiztun Bila

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordeak irekiera emango dio bihar, Gasteizen, Hezkuntza Sailak antolatu duen XXVII. Eskola Hiztun Bila jardunaldiari. “Hiztun jabetuak eskolatik eraikitzen: hizkuntza, kultura, arrazoibidea” goiburuarekin hiru ardatz nagusiren inguruan izango dira saio guztiak: hizkuntzak irakasteko planteamendu didaktiko-metodologiko eraginkorrak, euskal kulturaren transmisioa eta oinarrizko ezagutza soziolinguistikoa. 410 profesional inguru elkartuko dira Arabako hiriburuko Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan, ikastetxeetako Hizkuntza Normalizaziorako arduradun teknikoak, batik bat. EGUNA: azaroak 10, ostirala ORDUA: 9:00etan LEKUA: Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa Konstituzio Plaza, 9 - Gasteiz

Copiar
Incrustar
Imprimir
Mostrar QR
Añadir al calendario