Bingen Zupiria buru dela egingo da Cyberzaintzaren Administrazio Kontseilua
Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburua, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarekin batera, buru dela egingo da asteazkenean, azaroaren 20an, 9:30ean, Cybertzaintzaren Administrazio Kontseilua Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan (Gasteizen). Eusko Jaurlaritzaren izenean, sailburuez gainera, bileran izango dira: Joana Egiluz, Babes Zibileko sailburuordea. Jaione Ganzarain, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea. Agustín Zubillaga, Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea. Javier Diéguez, Cyberzaintzako zuzendari nagusia. Asier Sáez de Vicuña, EJIE – Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartearen zuzendari nagusia. Iñigo Robredo, Estrategia Digitalaren Horiez gainera, foru-aldundien, Bilboko, Donostiako eta Gasteizko udalen eta EUDELeko ordezkariek ere parte hartuko dute bileran.



